Ezagun izango duzuen bezala, 2008. urtetik abian da deituriko web orrialdea. Bertan Euskal Herriko txoko txiki gehienetako hizkerak biltzen dira eta horren bidez informazioa modu askotara eskaini. Horien artean, mapa eta herriaren araberako euskalkien sailkapena egiten da.
Halaber, herri edo hiri bakoitzeko euskalki horiek gal ez daitezen bideo eta transkripzio bidez gordetzen dira.
CORPUSA deituriko atalean hitz konkretu zenbaiten aldaerak eskaintzen dizkigu, hona hemen “akabatu” hitzaren adibidea.
Horrelako beste hainbat eskaintza biltzen ditu orrialde honek (albisteak …), baino guri bestelako albiste batek eman digu atentzioa: PARTE HARTZAILE GAZTE BILA DABILTZA!! Konturatuko zineten bezala, grabazio hauetan pertsona helduak besterik ez dira ageri. Orain gazteen euskalkiak bildu nahi dituzte, beraz, parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu. Erraza da laguntzen: orrialde bertako PARTE HARTU atalera joan zaitezkete edo zuzenean aitor@ahotsak.com helbidera idatzi zuen interesa adieraziz.
IN DEZAGUN BERBA ESKUARAZ!