BERRIAri inoizko murrizketarik handiena

Berria

BERRIAren azala, 2014/10/24

Joan den asteartean, hilak 21, Berriak aditzera eman zuenez, Eusko Jaurlaritzak egunkariari urtero ematen dion diru-laguntza % 14 (210.000 €) jaitsi da iazko urtearekin alderatuta. Honenbestez, inoiz izan duen diru-laguntzarik txikiena jasoko du hedabideak aurtengoan; 1,3 milioi euroko laguntza, hain zuzen ere.

Diru-laguntzak esleitzerakoan zehaztutako irizpide berriak izan omen dira murrizketaren zergatia. Arrazoiak arrazoi, Berriako langileek aitortu dute “kolpe handia” izan dela murrizketa hau. Ostiralean, adibidez, honako binetarekin egin zioten erabakiari kritika:

Zaldieroa, 2014/10/24

Ulertzekoa den bezala, erreakzio ugari izan ditu erabakiak. Hau dio, esate baterako, EHBilduk:

“Euskararen normalizazioaren aurkako eraso zuzena da”

Albistea ezagutu bezain pronto, sare sozialetan hainbat iritzi azaleratu ziren. Twitterren bolo-bolo ibili ziren gaiaren inguruko iritziak #babestuberria traolapean.  Berriak iritzi horien bilketa egin du. Hemen guri adierazgarriak iruditu zaizkigun zenbait:

Sortu den iritzi oldea izugarria izan da, eta Jaurlaritzak honen aurrean azalpenak eman behar izan ditu. Berriak jasotzen duen diru-laguntza ez omen du beste inongo hedabidek jasotzen. Azpimarratu dute, gainera, aurten tokian tokiko hedabideei ematen zaien laguntzen kopuruak gora egin dutela. Honez gain, murrizketaren arrazoietako bat Berriaren aurrekontuen jaitsiera izan dela aditzera eman  dute.

Berriako langileak, baina, haserre agertu dira adierazpen hauen aurrean. Izan ere, egunkariaren aurrekontua jaitsi bada, langileek jaitsieraren zama hori euren gain hartu dutelako izan da, bere garaian % 17 jaitsi baitzituzten euren soldatak.

Tamalez, Berria ez da izan diru-laguntzen murrizketak jasan dituen euskal hedabide bakarra. Elhuyar aldizkaria, Hamaika TB eta Argia aldizkariaren sareko bertsioek ere pairatu dute erabakia, besteak beste. Esan behar da, hala ere, beste zenbait hedabideri luzatutako laguntza aurreko urtekoa baino handiagoa izan dela. Berria egunkariak jaso ditu Jaurlaritzak euskarazko hedabideei ematen dizkien laguntzak: http://www.berria.eus/albisteak/96918/jaurlaritzaren_diru_laguntzak_aurten.htm

Guzti honen aurrean, sinadura bilketa egiten ari dira Jaurlaritzak Berriari iaz emandako diru-laguntza bera eman diezaion eskatzeko. Oraindik sinatu ez duzuenok eta hala egin nahi duzuenok irudian klikatuz egin dezakezue eskaerarekin bat:

3 comments

*

  1. hegohaize · urria 25, 2014

    Kaixo,
    Oso sarrera interesgarria. Segi horrela!
    Galdera tekniko bat: nola sartzen dituzue txioak blogean? Ni youtubeko bideo bat sartzen ezinean ibili naiz, baliteke soluzio berberak niri funtzionatzea.
    Mila esker!

    • Hitz eta Pitz · urria 25, 2014

      Aupa! Lehendabizi eskerrik asko 🙂
      Txioaren esteka bera kopiatuz eta ondoren arbelean itsatsiz egin genuen hori. Ea lortzen duzun!

      • hegohaize · urria 25, 2014

        Blogariak-en (edo wordpressen) fenomeno paranormalak direla medio, orain, lehenago zuek errandako gauza bera eginda funtzionatzen ez zuenak funtzionatzen du. Benetan, ez dut ulertzen.
        Mila esker, hala ere.