Erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoa osatu dute gaur 10.000 lagunek Zurriolan

Gure Esku Dago dinamikak antolatu du Donostiako Zurriola hondartzan eginiko ekimena, eta hasieran helburu gisa ezarritako jende kopurua bikoiztuz. Angel Oiarbidek normaltzat jo du erabakitzeko eskubidea, eta Euskal Herrian pausoak ematen jarraitzera deitu du. Donostiako Zurriola hondartzan osatu da mosaikoa gaur. Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak helburutzat 5.000 lagun biltzea zuen, baina motz geratu zaio aurreikuspena; 10.000 lagunek hartu dute parte!

Eskoziako eta Kataluniako banderak irudikatuz, lehenei zorionak eta bigarrenei animoak bidali nahi izan dizkiete. Ondoren, hautetsontzi baten irudia ere osatu da eta amaieran, Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko bozeramaileak Mosaikoa “ikaragarritzat” jo du, eta eskerrak eman ditu.

“Ikusten ari da erabakitzeko eskubidea ez dela ezer arraroa”, esan du Oiarbidek. Azaldu du euskal herritarrek erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenean urratsak egiten ari direla —Etxarri Aranazko eta Arrankudiagako galdeketak eta ekaineko giza katea izan ditu gogoan— eta pausoak ematen jarraitzera deitu du: “Pauso denak dira garrantzitsuak eta norabide horretan jarraitu behar dugu”.

Atzerapenarekin sartu dira hondartzara, bildutako jendetzaren eraginez; ordubetetik gora behar izan dute elkartutako jendetza hondartzan sartu eta mosaikoan nork bere lekua hartzeko.#basquesdecide hastakarekin egin dute jarraipena sare sozialetan.

View image on Twitter

0 comments

*