Euskal musika guztion eskura

Egin beharreko lanak begiratu, beharrezkoa dugun ordenagailua piztu eta lanak egiten hasi beharrean momenturako egokia den musika bilatzen hasi. Inori ezaguna egiten al zaio hau? Guztiok dakigu unibertsitaterako lanak hobeto egiten direla kantu baten doinuen alboan. Horixe bera ari nintzen egiten aste honetako sarrera pentsatzen ari nintzela eta BERRIA arakatzen nenbilelarik ara zer aurkitu dudan.

Bada egunkariak berak kudeatzen duen musika atari bat, non euskal musikak eman dituen eta ematen dituen kanta ugari biltzen diren. Beste era batera esanez, guztiok ezaguna dugun Spotify tankerako bat dago eskura Berrian. Badok du izena eta doakoa eta euskalduna da.

2009an sortu zen arren, joan den maiatzean hasi zen indarra hartzen. Musikaren mundu zabalean euskal musikak duen ikusgarritasuna handitzeko helburua dauka Badok-ek. Horretarako, azken ekoizpenei buruzko informazioa kaleratzen du, taldeei buruzko informazioa eman, lan berriei buruzko iruzkinak partekatu … eta batik bat euskal musika gure belarrietara iritsiko dela ziurtatzen du.

Musika zerrenda baten adibidea

Musika zerrenda baten adibidea

Aste honetan Bartzelonako Euskal Etxean izan dira Badok-eko kideak, beraien proiektua bertan aurkezten. Bestalde, gertu dagoen Durangoko Azokarako Badok aplikazioa kaleratuko dela jakinarazi dute. Aplikazio ikusgarri bat, Android eta iOs sistema operatiboetarako.

Aukera ezin hobea beraz euskal musika entzun eta ezagutzeko.

0 comments

*