Hemen #ereEuskaraz

Zenbatetan gertatu zaigu denda batera joan, euskaraz mintzatu eta dendariak, zer egin ez dakiela, behiek trenari bezala begiratzea?

Denda bat izan, taberna bat izan edo gimnasio bat izan, askotan ematen da egoera gogaikarri hau.

Bada, hori saihesteko eta, bide batez, euskara hiritarren artean sustatzeko, Donostian #ereEuskaraz kanpainia jarri da abian. Honen bitartez, badira jada 318 denda eta taberna inguru euren zerbitzua euskaraz emango dutenak. Eurek emango duten lehen hitza euskaraz izango da, eta bezeroaren eskuetan geratuko da gero jarraitzeko edo hizkuntzaz aldatzeko erabakia.

Kanpaina zoragarria iruditzen zait, egia esan. Askotan, norbaitek gaztelaniaz egitean, nahiz eta euskaraz erantzun diezaiokegun, atzera jotzen dugu, eroso ez gaudelako. Agian behar duguna lehenengo unetik euskara entzutea da, mugimendu honek proposatzen duen legez.

Beraz, Donostiara zoazten hurrengoan, gogoratu erainskailu hori duten tokietan sartzea, guztion laguntzarekin #ereEuskaraz aurrera ateratzeko. Batek daki, agian kanpaina ongi ateratzen bada beste hiriek ideia kopiatzen dute. Agian behar duguna norbaiten bultzada baino ez da, norbaitek lehen hitza ematea.

http://www.naiz.eus/es/blogs/berriola/posts/tabernan-eta-dendan-ereeuskaraz

0 comments

*