Silabaz XILABA

Jakin badakigu Ipar Euskal Herrian euskarak bizi duen egoera ez dela erraza, are eta zailagoa da hain maitatua duten pertsonek aurrera ateratzeko egiten duten ahalegina. Bertsolaritza tresna indartsu eta eraginkor bat da, edo hobe, Maddalen Arzallus bertsolariaren hitzetan “iparraldeko euskararen bero printza”.

XILABA

Puntu hau duela aste batzuk kantatu zuen Senperen, han ospatu baitzen Iparraldeko Bertsulari Xapelketako, Xilabako, 2. kanporaketa. Honen inspirazioz, euskarak Iparraldean bizi duen egoera eta bertsolaritzak bertan duen eragina aztertu asmoz gatoz.

Joanito Dorronsorok, bertsolaritzako ikerlari eta aztertzaile garrantzitsu batek, “Euskara, bestela ez gara” Zumaiko hitzaldi zikloan elkarrizketatu zuen Amets Arzallus duela hilabete batzuk. Besteak beste euskarak Ipar Euskal Herrian bizi duen egoeraz jardun asmoz. Elkarrizketa bitartetan, atzean zuten kartel handia erori, sekulako zarata atera eta honelaxe argitu zuen Ametsek: “Iparraldean horrela dago euskara”. Umore puntutxo bat jarri bazion ere ez dago hain kontent gure txapelduna. Bere Ikastola garaian, esaterako, Iparraldeko hiru probintzietan 1983an jaio eta euskaraz Ikastolan ikasi duten ia guztiak ditu ezagun, klasekide izan baitziren. Guztira 60 haur ziren, horien artean 5 soilik zuberotarrak. Ikus daitekeenez, ez dira datu aski positiboak. Baina, bertsolaritza bezalako eremuei esker euskal arnasgune nabarmen bat dugu.

Behean duzue elkarrizketa osorik ikusgai.

Honen adierazgarri garbia dugu XILABA (Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre) Bertsulari Xapelketa. 2008ko udazkena ezusteko pozgarri batez hasi genuen, lehen aldiz Iparraldeko bertsolariek euren xapelketa propioa izango zutela aditu genuenean. Amets Arzallusek txapela erama bazuen ere, 16 bertsolari aritu ziren jolasean, horien artean, Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe eta Mixel Aire “Xalbador II”.

Hona hemen biharamunean Sustrai Colina eta Amets Arzallusi egindako elkarrizketa.

Ordutik hainbat Xapelketa jokatu dira eta laugarrena da aurtengoa. “Laugarren Xapelketak erakusten du bidean segitzen dugula  geroz eta seguruago” aurkeztu zuen aurtengoa Joana Itzaina Bertsularien Lagunakeko elkarteburuak. Aurten 18 bertsolarik hartu dute parte, hala nola, Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Maddalen Arzallus, Odei Barroso eta Ramuntxo Christyk.

PARTE HARTZAILEAK

Lehen esan bezala, larunbat honetan ospatuko da finala eta berrikuntzekin dator. “Txato” saria banatuko da Aitor Renteria bertsolari zuberotarraren heriotzaren omenez. Honako hau baloratuko da: finaleko bertsolarien artean kantaera aberatsena erabiltzen duena saritzea izanen du helburu. Doinutegi aberatsena bereziki, baina baita doinuen erabilera ere, hots, airearen eta bertsoaren edukiaren arteko koherentzia kontuan hartuko da”.

Mota honetako ekintzei alde positiboa besterik ezin diogu atera. Iparraldean, bertsolaritza, euskararen zapalkuntzaren kontrako arma indartsu bat baita . Txapelketak irauten duen bitartean herrian euskararen aldeko mugimendua sortzen da jendaren partehartzearen ondorioz. Maddi Sarasuak ederki adierazi zuen Senpereko kanporaketan “hasi aitzin irabazi dugu” kantatuz.

“Jo txalo gogor elkar gaitezen

hauxe da bide zuzena

noizbait Baionan jokatu dedin

aurten Barakaldon zena

Amets Arzallus, 2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bukaerako agurra.

0 comments

*