“Hemendik ez da frantsesik joanen, handik ez baita etorri”

Xabier Leteren adiskide bati buruz hitz egiteko asmoz gatoz. “Orotan bihotz-bera” zen bertsolaria, Ferdinand Aire deiturikoa eta Urepelen artzain lanetan aritzen zena. Edo, nahiago baduzue, Xalbador. Berezia behar  zuen izan Leterentzat halako kanta eder bat eskaintzeko. Guk, berriz, ez dugu espero sarrera honen bidez hark bertsoz transmititutakoa bezain beste eskeintzerik, baina gure Urepeleko artzainak zenbait pasarte esanguratsu dituelakoan gaude eta aditzera eman nahi ditugu.

Xalbador zuri-beltz_2

Mattin, Basarri eta Uztapide bezalako bertsolariekin lotzen dugu Xalbador, zenbat izango baitira elkarbanatzen dituzten bertsoak! Euskal herriko hainbat txokotan aritzeaz gain, Parisen ere kantatuak izan dira eta zeinen hitz ederrez gogoratzen zuen Basarrik bertan gure protagonistarekin bizi izandakoak: “itxura kontrakoa zen… barru-barruan oso alaia eta jolastia zen. Aparteko grazia zuen txisteak eta grazia kontaten… zenbat gozatu genuen!”.

Xalbador Parisen

Bere istorio ezagunenetakoen artean haren heriotza dugu. 1976. urtean, Urepelen bere azken omenaldia izango zena ospatzen hari zirela, Xalbador altsa eta bertsolari artetik erretiratu zen. Momentu hartan ez zekiten minutu batzuren buruan bere “bertsorik sakonena” botako zuela, azken hatsa. Goibel gogoratzen dute eguna han aurkitzen zirenek. Mixel Itzaina, egun antolatzaileak, behin eta berriz errepikatzen zuen “Nik hil dut”. “Zer?, zer?” Lazkao Txikik eta Mattin hitz bat bera ere ezin esanean. Hala ere, ez dugu uste hura deskribatzeko hitzik topatuko dugunik. Xalbadorrek esana zuen bere bihotza ez zela gauza izango egun horri buelta emateko eta arazoak zituela bertan, baina, medikuaren erantzun soila arazoa buruan zuela esatea izan zen.

Baina bere bizitza alde batera utziz, hark botatako bertsoak aipatzean ezin genitzake ahaztu 1965eko Anoetako txapelketan emazte zenaren soinekoari kantatutako bertsoak, eta a zer nolako bertsoak!:

Soinekoari 1soinekoari 2

Itzela litzateke 1967ko Txapelketa Nagusiko finalean egotea, hain zuzen ere, Xalbadorrek txistuak txalo bilakatu zituenekoa. Epaimahaiak Xalbador eta Uztapide aukeratu zituen buruz burukoa jokatzeko eta erabaki hau ez zen entzulearen gustuko izan, ia 6 minutuko txistuak jo baitzituzten. Xalbador Behe Nafarroatik zetorren eta asko ziren Lazkao Txikiren aldekoak, beraz, antza, ez zituzten haren alde egoteko arrazoi nahiko. Honela gogoratzen du Uztapidek: “nere iritzirako, oso gaizki dago Xalbadorri txistu jotzea. Nik ez dakit neri joak baziran ere, baina guk Xalbadorri jo zizkiotela pentsatu genduan.” Baina ez pentsa Xalbador atzean geratu zenik, Uztapidek kantatu ostean zuzen-zuzen historiara pasako zen bertsoa bota baitzuen.

anai-arrebak

Uztapide: “Jendea txaloka hasi zan orduan. Bazan garaia! Ezin segitu izan zuan Xalbadorrek. Bi pusketan kantatu zuan. Jendea ixildu zanean, honela bukatu zuan:

maite zaituztet oraindik

Ez zegoen beste ezer esatekorik. Epaimahaia ez zen ausartu txapela hari ematen, baina Xalbadorrek milaka bertsozaleren bihotza irabazi zuen eta gero ere egun hartako bertsorik onentzat hartua dago bertso hura.

Hona hemen entzun eta ikusgai:

Azkenik, anekdota moduan kontatu nahi dugu Elgetako saioan gertatutakoa. Egileor bertsolaria zen gai-jartzaile eta, horien artean, Xalbador eta Mattin, Iparraldeko biak, zeuden kantari. Saioa bukatzea komeni zela esan zuen Egileorrek, “frantsesek” urrutira joan behar zutenez presa zutelako. Beste behin ere ez zen motz gelditu gure artzaina:

hemendik ez da frantsesik joanen

Xalbador marrazkia

“Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina?”

0 comments

*