365 euskararen egun

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta ekitaldiz eta ospakizunez beteriko eguna izan dugu abenduaren 3a. Esaterako, eguneko programan jolasak eta festa izan dituzte jaia ospatzea aukeratu duten Ikastola eta eskolek. EHUko Gasteizko Campusean ere egin zaio egunari omenaldia, hileta ospakizun bat hain zuzen ere.

Baina euskara hilda dago ala? Ez, ez dago hilda. Ez behintzat abenduaren 3an. “Ea gaurko 24 orduak euskara hutsean igarotzen ditugun” bezalako esaldiak ugariak izan dira sare sozialetan eta euskaldunon artean, Ikastolek eta udaletxeek ere herritarrei euskaraz mintzatzeko deia egin diete eta EITBk ere parte hartu du benetan interesgarria den Euskara Munduan dokumentala emitituz. Euskararen inguruan mugimendua egon badago beraz, baina 24 ordukoa. Abenduaren 4ean bart hausnartutakoak ahazten ditugu eta 5erako jada ez zaigu ezer geratzen.

Egun batez bizitasun hau emateko gai baldin bagara, horri jarraipena emateko ere bai. Atzeratu dezagun hileta ospakizuna ahal bezain beste, bihurtu ditzagun urteko 365 egunak euskararen egun.

0 comments

*