Bi badoaz!

Paco Etxeberria medikuaren arabera, Joseba Sarrionandia eta Olentzero pertsona berdina izan daitezke: “Bistan da biak ala biak gabonetan agertzen dirala, abenduan. Eta ez ditu inork ikusten”

Orain urte bat, Bertsolari Txapelketa Nagusia medio, zurrumurru batek apaindu zuen euskal giroa. Izan ere, Joseba Sarrionandia BEC-eko finalean ikusiko ote genuen galdetzen baikenion elkarri.

Baina Sarri ez da soilik “Rencuento generalean” falta zela konturatu ziren iheslaria, euskal literatura eta Durangoko Azokari ukitu berezia ematen dion pertsona ere bada eta. Baina, beno, zer espero dugu, bada, bafletan “kriston martxa” jartzeko gai den pertsona bati buruz? Euskal literatura arloan hainbat aldiz saritua izan da, bere lan ikaragarriei esker. Hala nola, Gartzelako Poemak, Lagun Izoztua, Ni ez naiz hemengoa eta Munduko zazpi herrialdetako gutunak.

Halaber, nola ez, Kortaturen Sarri Sarri abestia aipatu, Sarri eta Piti (Iñaki Pikabea) kartzelatik bafle barrutan irten ziren ordukoa, a zer nolako saltsa!

Idatzi honen bidez hura goraipatu nahiko genuke, asteburuan Durangon ikusiko dugulakoan. Euskal hitz ederrez jositako milaka lan irakurtzearen aukera ematea eskertzen diogu eta.

Amaitzeko, hementxe uzten dizuegu Gartzelako Poemak bilduman idatzitako altxor bat, GOZATU!

II GALDERA

Presoa zelda bazterrean, bakarrik mintzatzen bezala.

Baina ez. Armiarma bati

galdetu dio ‘Noiz arte?’.

Armiarma, berehala,

zintzilikatu eta

haria luzatuz jaisten da.

Eta badirudi

hari luze hori dela armiarmaren erantzuna.

Gartzelako Poemak. Joseba Sarrionandia.

0 comments

*