VOX AUDITA PERIT, LITTERA SCRIPTA MANENT

Gaurko honetan, hiruzpalau hilabetetan garatu izan dugun blog maiteari azkenengo zertzeladak emateko, Olariagaren bineta batek pentsarazi zigunaren inguruan aritzea gustatuko litzaiguke.Olariaga

Ziur Kaio Titok erromatar senatuaren aurrean esandako “verba volant, scripta manent”, hots, “entzundako hitza desagertzen da, idatzitakoak dirau” esaldi ospetsua ezagun zaizuela. Eta horrekin hasi nahiko genuke gure hizkuntzaren inguruko hausnarketarekin.

Izan ere, egia ote al da esaldi hori? Idatzizkoak baino ez al du garrantzia hizkuntza bat mantentzeko? Ez al da ezinbestekoa ahoz-aho hizkuntza hori transmititzea, horrekin jolastea, erabiltzea? Gure ustez, nahiz eta idatzizkoak denborari hobeki heltzen dion, nahiz eta testuak izan hizkuntzak arautzeko irizpide eta eredu, hizkuntza bat ez litzateke ezer hiztunik gabe. Hiztunak dira hizkuntza egiten eta erabiltzen dutenak, baita hari zentzua ematen diotenak ere.

Askotan aipatu izan dugun bezala, hizkuntzak ez dira berez desagertzen, bertako hiztunen erabilpen ezaren ondorioz baizik. Beraz, gure euskararen kasuan, zenbat eta gehiago erabili, zenbat eta zabalagoa izan haren hitzak entzuten diren eremua, orduan eta indar handiagoa izango du.

Honekin ez dugu inolaz ere idatzizkoa baztertu nahi; izan ere, argi dago zeharo beharrezkoa zaigula, hizkuntzaren oinarriak ezartzeko. Baina argi daukagu baita, hizkuntza denboraren poderioz aldatuz doala, eta komunitateko kide orori dagokiola hura bereganatzea, moldatzea, bere ahoan duen doinua dastatzea eta, orokorrean, entzuten denak garrantzia baduela erakustea.

 

0 comments

*