Azken sarrera

Bi hilabete inguru igaro dira Hitz eta Pitzek eta klaseko gainerako blogek argia ikusi zutenetik. Aste hauetan zehar, hizkuntza, komunikazioa, unibertsitate bizitza eta beste hainbat gai biltzen dituzten albisteak, iritziak, kexak, “copy-paste”ak eta bestelakoak izan ditugu ikusgarri gure arbeletan. Honenbestez, gure azken sarrera izango den honen bidez, egin dugun bide honen balorazioa egitea nahi genuke.

Blog guztien azterketa orokor bat eginez, puntu bat nabarmentzea gustatuko litzaiguke, hots, blogen arteko desoreka. Gainetikako begiratu batean soilik jakin daiteke nork eskeini dion behar adina denbora sarreren lanketari eta nork ez duen ia interesik jarri, nor ibili den lan honetan gustura ta nork egin duen behartuta. Hala ere, esan beharra dago gustuz egindako haiek lan on baten erakusgarri direla eta positiboki baloratuak izatea merezi dutela.

Gure burua aztertuz berriz, nahiz eta gora behera batzuk eduki eta aurretik aipatutako desoreka txiki batzuk, hein batean hasierako helburuak bete ditugula esango genuke, hau da, albisteak edo aukeratutako gaiak aztertu eta landu ditugula.  Helburu horretara nola hurbildu garen hasierako sarreretatik amaierakotara bidean antzeman daitekeela uste dugu eta beraz, ikasteko balio izan digula ere esango genuke.

Laburbilduz, blogetan lan egiteak idazteko eta ikertzeko gaitasuna hobetzen lagundu digu eta era berean, gure ingurukoak ezagutzeko ere balio izan digu. Orokorrean beraz, balorazioa positiboa dela iruditzen zaigu. Honenbestez, amaitutzat ematen dugu Hitz eta Pitzen bidea.

0 comments

*