Olentzero maitia:

Olentzero maitia,

aurten zintzo-zintzoa izan naiz,

gauza hauek ekarriko dizkidazu, mesedez?

Hasteko hain gustuko dudan Monster High-a nahi dut, bereziki eskiatzeko arroparekin dagoena! Bestalde azkazaletarako limak ere nahi ditut bai eta nail laquer gorria eta arrosa. Eskolarako motxila nahiko puskatuta daukat beraz… karro-motxila super moderno bat ere ez litzake gaizki egongo. Ah eta ahaztu gabe Malúk atera berri duen pack berria! Dakizunez oso way-a da!

Azkenik, esan beharra daukat Olentzero, zu magikoa zarenez… ekarri diezadakezu amona gau batez bueltan mesedez? Asko-asko botatzen dut faltan.

Badakit gauza desente eskatu dizkizudala, baina hain txintxoa izan naizenez aurten… azken bat ere eskatuko dizudala! Eskolako notekin zerbait egin badezakezu… mintzaeran behintzat nota ona jarri!

Zuk zure lana egin eta nik nirea egingo dut, arbola ondoan edukiko duzu esne goxo-goxoa eta galletak zure zain!

Mila esker, gabon gauera arte!

 

0 comments

*