“AHALDUNDU!”

Bi urte igaro dira jada, Euskal Herriak euskararen alde azkenengoz korrika egin zuenetik. Usadioari jarraituz, 2015eko martxoan 19. korrika ospatuko da Urepeletik hasita Bilbora arte. AEK-k sortutako “Euskahaldun!” leloak euskaldunok gure herria euskalduntzeko dugun ahalmenaz ohartzea du helburu, ahalmen horretan sinisteko eta erabiltzeko. “Dakienak erabiltzeko…

Unibertsitate erreformaren aurrean desobedientzia

2014-11-04  ARGIA Urte honen hasieran eman zen aditzera, beste behin ere Jose Ignacio Wert  hezkuntza ministroak bultzatuta, LOMCEren egitura bereko unibertsitate erreforma. Honek, unibertsitateen parte ez diren organizazioei,  esate baterako enpresa handien adiskide den ANECA bezalakoei, ematen die hauek ebaluatzeko eta horren arabera finantzatzeko ahalmena….

“NORA ZOAZ, ESKUAL SEMEA, HARMA HORI ESKUTAN?”

Seguruenik ezagunak egingo zaizue Gorka Knörr-ek idatzitako Azken agurraren negarra kantaren zati hau. Hainbatetan entzun dugun abestia da, baina ba al dakigu zer dela eta idatzi zuen abeslari euskal-katalandarrak? Bada, pasa den igandeko “Tribuaren Berbak” saioaren inspirazioz, galdera horri erantzuteko asmotan gatoz. Diotenez, Ipar Euskal…

Heziberri, LOMCEren egituran

Jaurlaritzak Espainiako araudiaren edukiak osatu ditu, EAErekin eta euskal kulturarekin lotutako eduki baliokideekin. LOMCEk zehaztutako egituraren gainean egokitu du Eusko Jaurlaritzak Heziberri egitasmoa. Hezkuntza Saila prestatzen ari den kurrikulum dekretuetan Espainiako Gobernuaren legearen puntu gehien-gehienak errespetatzen dira, bai eta, «euskal dimentsioa» emateko edukiak gehitu dituzte. BERRIAk…

IZOZMENDIAREN ALDE EZKUTUA

Literatura izan liteke, askorentzat, bizitzatik oharkabe dabilen horietakoa; baina guztiz erratuta dago horrela uste duena. Literaturak, beste hainbat eginkizun izateaz gain, komunikatzeko bidea zabaltzen du. Denborapasa ere bada, herri baten kulturaren adierazlea, hizkuntza baten oinarri sendoa. Eta baita pentsarazten diguna. Liburu batzuek ez gaituzte axolagabe…

BERRIAri inoizko murrizketarik handiena

Joan den asteartean, hilak 21, Berriak aditzera eman zuenez, Eusko Jaurlaritzak egunkariari urtero ematen dion diru-laguntza % 14 (210.000 €) jaitsi da iazko urtearekin alderatuta. Honenbestez, inoiz izan duen diru-laguntzarik txikiena jasoko du hedabideak aurtengoan; 1,3 milioi euroko laguntza, hain zuzen ere. Diru-laguntzak esleitzerakoan zehaztutako…

Ahotsak.com parte hartzaile bila! Animatu!

Ezagun izango duzuen bezala, 2008. urtetik abian da  deituriko web orrialdea. Bertan Euskal Herriko txoko txiki gehienetako hizkerak biltzen dira eta horren bidez informazioa modu askotara eskaini. Horien artean, mapa eta herriaren araberako euskalkien sailkapena egiten da. Halaber, herri edo hiri bakoitzeko euskalki horiek gal…

OIhaneder – Gasteizko euskararen etxea

Oihaneder Euskararen Etxeak aste honetan zabaldu ditu ateak. Etorkizunean egin nahi duten Kafe Antzokiaren lehen fasea da proiektu hori. Gasteizko Montehermoso kultur-etxean kokatu dute Euskararen Etxea, eta hizkuntza ardatz hartuta, erreferentziazko sorgune eta kulturgune bilakatu nahi dute. Hamar urtez luzatu dira udaletxeko eztabaidak proiektua onartu…

Kaixo mundua!

Euskararen eta euskaldunon mundu txiki honetako gertakariak euskaratik eta euskaraz jakitera eramateko asmoarekin sortutako txokoa duzue hau. Ongi etorri!